BAITA ETXEAN ERE
Gure sukalde zentralak Gipuzkoako instalaziorik puntakoenak ditu, talde handientzako otorduak prestatzeko eta
banatzeko beharrezkoak diren azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoak baititu, eta egunean 6.000 otordu egiteko gaitasuna du .

Etxez etxeko otordu-zerbitzua asteko 7 egunetan egiten dugu, urteko 365 egunetan, Gipuzkoa osoan. Egun, 600 pertsona baino gehiagori eskaintzen diogu etxeko zerbitzua, bai bazkaritan, bai afaritan.

GURE BEREZITASUNA:
PERTSONALIZATUTAKO ELIKADURA
Elikadura pertsonalizatua eskaintzen dugu Pertsona Oinarri duen zure Arreta Integrala eredura egokitzeko.
ELIKADURA TESTURIZATUA
GUREAKEN elikadura pertsonalizatuan beste urrats bat egiteko apustua egin dugu, elikagai testurizatuei esker. Teknika horrek aukera ematen du elikagaien testura aldatzeko eta mantenugai guztiak mantentzeko. Horrek elikagaiak ahoratzea errazten du eta seguruago egin. Teknika berritzaile horri esker, askotariko elikagaiak amaierara arte kozinatzen ditugu eta gero testura aldatzen diegu, prozesuaren amaiera testura uniformea izan dezaten, ahoan hauteman daitekeen inolako partikularik gabe.
Batez ere disfagia edo irensteko bestelako arazoak dituzten pertsonei dago zuzenduta, baina mastekatzeko arazoak dituzten pertsonentzat ere oso egokia da. Hala, are gehiago pertsonalizatzen da elikadura; izan ere, pertsona bakoitzaren nutrizio-beharretara egokitzeaz gain segurtasuna eta menuen barietatea ere bermatzen ditu irensteko eta mastekatzeko arazoak dituzten pertsonen kasuan.