IKUZTEGI INDUSTRIALA
Gureak Ikuztegi industriala estatuko ikuztegirik garrantzitsuenen sarearen parte da, eta Ilunionek du parte-hartzearen % 50.

Oiartzunen dago gure ikuztegia, eta 4.000m2-ko instalazio berritua eta egunero 30.000kg jantzi garbitzeko gaitasuna du.
IKUZTEGI INDUSTRIALA

Gure ikuztegian jantzi lauez gain (izarak, eskuoihalak...), Gipuzkoan erreferente diren zentro soziosanitarioetarako eta ospitaleetarako laneko uniformeak garbitzen ditugu. 28 urteko eskarmentua dugu sektorean, bezero eragileekin lanean.

Arropa garbitzeaz gain, artikulu ugari alokatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Zerbitzu horrek jantzi bakoitza bezeroaren gustuen arabera pertsonalizatzeko aukera ere eskaintzen du.

JANTZI LAUAK

JANTZI LAUAK

GUREAK Ikuztegiak diseinatutako garbiketa-prozesuak pentsatuta daude jantzien ezaugarriak ahalik eta gutxien aldatzeko, baina hauek izango dira lehentasunezko helburuak beti: ahalik eta gehien irautea, ondo garbitzea eta ondo higienizatzea.


Gehiago irakurri

LANEKO JANTZIEN KUDEAKETA

Laneko jantziak garbitu, lehortu eta lixatzen ditugu, eta jantziak langile bakoitzaren armairuan ere jar ditzakegu. Gure bezeroei beti zerbitzurik onena eskaintzeko dugun nahia dela eta, identifikatzeko teknologia berritzaileak sartu ditugu, hala nola RFID txipa. Txip horrek bezero bakoitzaren jantziak uneoro identifikatuta egotea bermatzen du.


Gehiago irakurri
amethystcustomturquoise