ELIKADURA ZERBITZUEN BEHARREI ERANTZUTEN DIEGU ENPRESETAN,
EGOITZA ZENTROETAN, TUTORETZAPEKO ZENTROETAN
ETA EGUNEKO ZENTROETAN
Menuen aukera zabala dugu egoiliar edo erabiltzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko,
hala nola diabetikoentzako dietak, hipokalorikoak, kolesterol baxukoak, hiposodikoak, zeliakoentzako dietak, astringenteak...
GURE BEREZITASUNA: PERTSONALIZATUTAKO ELIKADURA

GURE BEREZITASUNA: PERTSONALIZATUTAKO ELIKADURA

Gure sukalde nagusiko profesionalen ezagutzari eta gure egoitzetako arretarako lantaldeari esker, egunero dieta ona, askotarikoa, osasuntsua eta orekatua eskaintzen dugu, kalitate bikaineko eta tokiko produktuekin egina. Hilero kanpoko aholkularitza baten -Itsasnatura- laguntza izaten dugu, zentro soziosanitarioetako erabiltzaile bakoitzarentzako menuak diseinatzeko.

Elikadura pertsonalizatua eskaintzen dugu Pertsona Oinarri duen zure Arreta Integral eredura egokitzeko.


Itzuli

ELIKADURA TESTURIZATUA


GUREAKEN elikadura pertsonalizatuan beste urrats bat egiteko apustua egin dugu, elikagai testurizatuei esker. Teknika horrek aukera ematen du elikagaien testura aldatzeko eta mantenugai guztiak mantentzeko. Horrek elikagaiak ahoratzea errazten du eta seguruago egin. Teknika berritzaile horri esker, askotariko elikagaiak amaierara arte kozinatzen ditugu eta gero testura aldatzen diegu, prozesuaren amaiera testura uniformea izan dezaten, ahoan hauteman daitekeen inolako partikularik gabe.

Batez ere disfagia edo irensteko bestelako arazoak dituzten pertsonei dago zuzenduta, baina mastekatzeko arazoak dituzten pertsonentzat ere oso egokia da. Hala, are gehiago pertsonalizatzen da elikadura; izan ere, pertsona bakoitzaren nutrizio-beharretara egokitzeaz gain segurtasuna eta menuen barietatea ere bermatzen ditu irensteko eta mastekatzeko arazoak dituzten pertsonen kasuan.



Egoitzetako eta etxeetako elikadura pertsonalizatua

 
 
amethystcustomturquoise