KUDEAKETAN DUGUN BIKAINTASUNA DA
GURE BALIOETAKO BAT
GURE BALIOETAKO BAT
Kudeaketan adituak gara, eta gaitasuna dugu saltokiak sustatzeko zein gidatzeko.
Horretarako, sektore bakoitzeko espezialistak izaten ditugu lantaldean.
Horretarako, sektore bakoitzeko espezialistak izaten ditugu lantaldean.

ZERBITZUGUNEAK
GUREAK Zerbitzuak enpresako zerbitzuguneen helburua da, hain zuzen, bezeroak eroso sentitzea, ondo sentitzea eta arreta eskaintzen zaiela ikustea. Horretarako, langileak ditugu pistan.
Gure zerbitzugune gehienek kafetegia eta jatetxea dituzte, eta ogi egin berria ere saltzen dute. Onura handiko dendak dira, eta horietan, kalitatezko produktu bikainak aurki daitezke. Eta hori guztia gure bezeroei zerbitzu osotu bat eskaintzeko asmoz.
Gainera, gure zerbitzuguneetan garbiketa boxak eta tunelak, xurgagailuak, maskota-garbitzaileak, GLP puntuak eta autokarabanak husteko guneak daude. Gipuzkoan, zerbitzugune ugarik osatutako sarea dugu; zehazki, sei udal barrutitan: Donostia, Tolosa, Beasain, Oñati, Azpeitia eta Usurbil. Bestalde, bi zerbitzugune ditugu Nafarroan (Noainen eta Aratzurin, hain zuzen) eta bat Gasteizen.
SUPERMERKATUAK
Desgaitasunak dituzten baina ezin hobeto gaituta dauden langileek zerbitzua eskaintzen duten supermerkatuak eta soilik era horretakoak kudeatzen dituen Estatuko enpresa bakarra gara.
GARBIGUNEAK
Materialak berrerabiltzeko jarduerak sustatzea.
ARRETA
San Markos Mankomunitatearen menpeko garbiguneetan dihardugu, Koopera enpresarekin osatutako aldi baterako enpresa elkartearen bitartez INGURUMENA HOBETZEA
Puntu garbi horietan zerbitzu osotua eta kalitatezkoa eskaintzen dugu, gure herrietan eta inguruneetan ingurumena hobetzeko helburu nagusiarekin. PRESTAKUNTZA
San Markos lurralde eremuko birziklapena: gure langileak zein herritarrak tartean sartuz, kontzientziatuz, prestatuz eta informatuz. PILEN BILKETA
Erabilitako pilak biltzen ditugu Donostialdean eta ondoren prozesatu, zuzeneko birziklapenaren bitartez edo kudeatzaileei bidalita, haiek baliarazteko.
ARRETA
San Markos Mankomunitatearen menpeko garbiguneetan dihardugu, Koopera enpresarekin osatutako aldi baterako enpresa elkartearen bitartez
INGURUMENA HOBETZEA
Puntu garbi horietan zerbitzu osotua eta kalitatezkoa eskaintzen dugu, gure herrietan eta inguruneetan ingurumena hobetzeko helburu nagusiarekin.
PRESTAKUNTZA
San Markos lurralde eremuko birziklapena: gure langileak zein herritarrak tartean sartuz, kontzientziatuz, prestatuz eta informatuz.
PILEN BILKETA
Erabilitako pilak biltzen ditugu Donostialdean eta ondoren prozesatu, zuzeneko birziklapenaren bitartez edo kudeatzaileei bidalita, haiek baliarazteko.

HOTELAK
Hotelen kudeaketa osotua daramagu; esaterako, BEASAIN HOTELARENA. Bertan, geure ardura da bezeroak arreta bikaina jasotzea hotelera iristen denetik joaten denera arte. Era horretako establezimenduen kudeaketa erabat geure esku geratzeagatik, lehen eskutik ezagutzen ditugu hotelen sektoreko premiak, eta, horrenbestez, sektore horretan espezializatzeko aukera izan dugu.
Hotelen kudeaketa lan horretan, negozioaren balio kate osoaz arduratzen gara; besteak beste, gure web orriaren diseinuaz (hor ere egin daitezke erreserbak), bezeroaren kudeaketa osotuaz, etab.
Webgunea ikusi
