NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Izena: GUREAK LANEAN SA
IFK/IFZ.: A20044590
Egoitza Soziala: Illarra 4, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako merkataritza-erregistroko 1.389. Liburukiko Sozietateen Libururen 171. Folioko SS-7.588 orrian dago izen emanda, 12. Inskripzioa
Telefonoa: 943 000 800
Posta elektronikoa:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Datuen Babeserako ordezkariaren kontaktua: Luis Ángel González Pérez, Consultores Sayma

ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?

EB 679/2016 araudian eta datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatzen denaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta zurekin dugun erlazioa garatzean sortzen direnak helburu hauetarako tratatuko ditugula:

  • Bezeroen kudeaketa kontularia, fiskala eta administratiboa egiteko, erlazioari eusteko eta edozein bitartekoren bidez beste produktu edo zerbitzuak eskaintzeko.
  • Planteatzen dizkiguzun eskaerei erantzuteko.
  • GUREAK LANEAN SAren gure zerbitzuei buruzko informazioa emateko. Horretarako, baimena eman behar diguzu eman diguzun helbide elektronikoaren edo komunikazio elektronikoetarako beste edozein bitartekoren bidez (SMSak esaterako) komunikazio komertzialak bidaltzeko.
  • Interesa duen pertsonak langileak hautatzeko prozesuetan parte hartzeko, praktikak egiteko, prestakuntzak jasotzeko eta antzeko beste batzuk.
  • Gizarteratzea sustatzeko. Lan-aukerak eskaintzeko eta pertsonari garapen profesionalean laguntzeko, orientazioaren, prestakuntzaren eta ibilbide pertsonalizatuen diseinuaren bitartez.
  • Eman diguzun edozein bitartekoren bidez erakundeak egiten dituen jarduerekin zerikusia duten eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen komunikazioak bidaltzeko.
  • Kontsultei, erreklamazioei eta iradokizunei erantzuteko eta edozein komunikazio-ekintza egiteko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak pertsonak edo bere legezko ordezkariak horiek ezabatzea eskatu arte gordeko ditugu, eta jaso edo erregistratu diren helbururako beharrezkoak edo egokiak diren unera arte –aplikagarriak diren preskripzio-epean gordetzeko beharra barne–.

GUREAK LANEAN SAk datu horiek gordetzeko dituen legezko betebeharrek baldintzatuko dute. Epe hori gaindituta, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, eta ezabatu edo suntsitzean euskarrietan gordetako edukiak ezin izango dira berreskuragarriak izan.

Legitimazioa

Zure datuen tratamenduaren legezko oinarria interesa duen pertsonak emandako baimena da. Hori berariaz eta modu argian lortzen da datuak jasotzen dituzten dokumentuak eta inprimakiak paperean edo elektronikoki bete eta igorrita. Erakundeak erabileren datuak biltzeko erabiltzen dituen dokumentu guztietan adostasun-klausula informatiboak daude, datuen babeserako araudiaren araberakoak, eta baimena berariaz adierazten du interesa duen pertsonak bere sinadurarekin edo webgunean dauden inprimakiak bidalita.

Legitimatzeko arrazoia da baita ere kontratua gauzatzeko edo interesa duen pertsonari ematen zaion zerbitzua eskaintzeko datuen tratamendua egitea beharrezkoa bada, edo interesa duen pertsonak hala eskatuta kontratu aurreko neurriak ezartzeko (DBEOko 6.1.a eta b artikuluak).

GUREAK LANEAN SA ere legitimatua dago dituen betebeharrak bete ahal izateko eta legezko interesak gogobetetzeko bere datuen tratamendua egiteko, betiere horiengan ez badira interesa duten pertsonen interesak edo funtsezko eskubideak gailentzen.

Legitimatzeko arrazoia edozein dela ere, baimena edozein unetan kendu daiteke.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Datuak ez zaizkio zure baimenik gabe erakunde bati ere lagako, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik. Alde horretatik, berariazko baimena eskatuko dizugu zure datuak edozein erakunderi uzteko. Gureak enpresa-taldea enpresa hauek osatzen dute eta haiei eman diezazkiekegu zure datuak, horretarako baimena emanez gero betiere:

GUREAK MARKETING SLU. B20158218
GUREAK ZERBITZUGUNEAK SLU B20469102
GUREAK NAVARRA SLU B31521560
GUREAK IKUZTEGIA SLU B20502621
GUREAK BERDEA SLU B20502613
GUREAK GARBITASUNA SLU B20502605
GUREAK ZERBITZU ANITZAK SLU B20629390
GUREAK OSTALARITZA SLU B20629408
GUREAK ARAN SLU B25582560
GUREAK FACILITIES SLU B66680612
GUREAK INCLUSIO FUNDAZIOA G20845707
GUREAK ARABA SL B01257641

Baimendutako helburuen kudeaketa egiteko, zure GUREAK LANEAN SArekin eta eskaintzen dituen zerbitzuekin lotuta dauden erakunde edo pertsonei jakinarazi ahal izango dizkiegu. Halaber, zure informazio pertsonala Administrazio Publikoen, Epaileen eta Auzitegien eskura egongo da, tratamendutik sortzen diren balizko erantzukizunei erantzuteko, betiere datuak emate hori legeak babesten badu.

Zure datuak aholkularitzako, informatikako mantentze-lanetako, marketingeko, prestakuntzako edo auditoriako zerbitzuren bat eskaintzen diguten enpresei ere emateko aukera dugu. Erakunde horiek zerbitzu horiek egiteko beharrezkoa den informazio pertsonalerako sarbidea soilik izan dezakete, eta “datuen tratamendurako enkarguaren” kontratu bidez eska dezakete konfidentzialtasuna mantentzeko, informazioa beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko, eta osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzen duten neurriak hartzeko.

Europar Batasunetik kanpoko edo EB 679/2016 araudian ezarritako datuen babeserako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeentzako transferentziak ez daude aurreikusita.

Zein da zure datuen jatorria?

GUREAK LANEAN SAk tratatzen dituen datu pertsonalak interesa duen pertsonak ematen ditu, pertsonan edo paperean edo elektronikoki inprimakia beteta.

GUREAK LANEAN SAk datuen zer kategoria tratatzen ditu?

GUREAK LANEAN SAk iristen zaizkion kategoria hauetako datuak tratatuko ditu:

  • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguaren xehetasunaren datuak
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak
  • Informazio komertziala

Zein dira zure eskubideak?

Edozein pertsonak du eskubidea GUREAK LANEAN SAk dagozkion datu pertsonalen tratamendua egiten duen ala ez jakiteko informazioa lortzeko.

Interesa duten pertsonek eskubidea dute beraien datu pertsonaletara sartzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia lortzeko, eguneratzeko, eta zehatzak ez diren datuak zuzentzeko edo, hala badagokio, datu horiek ezabatzeko, besteak beste, datuak jaso ziren xedeetarako dagoeneko beharrezkoak ez direlako.

Baldintza jakin batzuetan eta egoera partikularrarekin lotuta dauden arrazoiengatik, interesa duten pertsonek datuak tratatzeari uko egin diezaiokete. GUREAK LANEAN SAk datuak tratatzeari utziko dio, arrazoi legitimo larriengatik edo erreklamazio posibleak erabili edo defendatzeagatik izan ezik.

DBEOren 18. artikuluan aurreikusitako baldintza jakin batzuetan ere, interesatuek datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, GUREAK LANEAN SAk interesatuaren baimenarekin tratatuko ditu datuak, gordetzeko izan ezik, erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edo defentsarako, edo Batasuneko edo Estatu kide jakin bateko interes publiko garrantzitsuagatik beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko.

Aplikagarria balitz, on-line ingurunean datu pertsonalak ezabatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea aplikatzearen ondorioz, interesdunek ahazteko eskubidea dute, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasun-eskubidearen arabera, interesatuek eskubidea dute dagozkien datu pertsonalak erabilera komunerako eta irakurketa mekanikorako egituratutako formatuan biltzeko eta beste arduradun bati transmititzeko.

Interesdun orok eskubidea du tratamendu automatizatuan (profilak egitea barne) soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, baldin eta horrek ondorio juridikoak eragiten badizkio tratamendu automatizatuan, edo antzeko eragin nabarmena badu, DBEOren 22.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

Interesatuak eskubidea du bere datuak ezabatzeko, tratamenduaren edo datuen bilketaren xedea desagertu bada, tratamendua legeztatzen duen kasuan baimena kendu badu edo DBEOren 17. artikuluan ageri diren gainerako arrazoiengatik bada. Ezabatzeko, automatizatutako euskarrietan dauden datuen maila handiko ezabaketa egingo da eta automatizatuta ez dauden euskarriak fisikoki suntsituko dira.

Eskubideak nola gauzatu daitezke?

NANaren edo interesatutako pertsonaren identitatea egiaztatzen duen beste dokumentu baten kopiarekin batera igorritako idatzi baten bidez. Idatzia datuen babeserako ordezkariari igorri behar zaio adierazitako helbideetara.

Erreklamatzeko zer bide daude?

Zure eskubideek behar bezalako tratamendua izan ez dutela uste baduzu, eskubidea duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa jartzeko. Hauek dira datuak: Telefonoak: 901 100 099 91.266.35.17 Helbidea: Jorge Juan kalea, 6, Madril.

amethystcustomturquoise