máquinas de café

Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitauna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak. GUREAK talde sendo eta dibertsifikatua da, industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan bereziki. Gure negozio eta jarduerak lehiakorrak dira, eta errentagarritasun sozialean eta kudeaketaren eraginkortasunean mailarik altuenera iristea dute helburu.

GUREAK Zerbitzuak, taldearen Facility Services dibisioa da. Gure zerbitzuen askotariko eskaintza gure bezeroen beharrei egokitzapen aproposa ahalbideratzen digu. GUREAK Zerbitzuak-en, zerbitzuen DIBERTSIKFIKAZIOA, lan egiten dugun erakunde bakoitzean ESPEZIALIZAZIOArekin bateratzen dugu. Zure erakundearen neurriko PARTNER egokia izan nahi dugulako; zure jardunbide nagusia ez den guzti horretan konponbide pertsonalizatua emango duen zerbitzu integrala eskainiz, zure jardunbideaz soilik ardura zaitezen.

Gure printzipioak, inbertsiorako eta merkatu berrietan apustua egiteko ahalmenarekin 40 urtetan zehar erakutsitako garapen iraunkorrari lotutako SENDOTASUNEAN; profesionaltasuna bezala ulertutako eta kalitate, ingurugiro eta prebentzioan (DNVren bitartez) lorturiko ziurtagiriak bermatzen duten KALITATEAN; gure bezeroen segizioan etengabe ikasiz, proaktiboak izaten eta produktu, zerbitzu eta lan prozesu berrietan inbertituz bultzaturiko BERRIKUNTZAN oinarritzen dira.

amethystcustomturquoise
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu