GURE 25 URTETIK GORAKO ESKARMENTUARI ESKER,
ERRONKA BERRIAK BILATU ETA ONARTU DITUGU
Gaur egungo merkatuaren premiak aztertzen.
LANDARE ESTALKIAK

LANDARE ESTALKIAK

Gaur egun, estalki berdeak oso garrantzitsuak dira hiri arkitekturan, daukaten iraunkortasuna dela tarteko.

GUREAK Zerbitzuak enpresan, era guztietako estalki berdeak eta igarotzeko modukoak osatzeko irtenbide teknikoak ematen ditugu. Estalki horiek hiri espazio berriak eskaintzen dituzte, pertsona guztien gozagarri. Gure udalerrietan, gainera, egunetik egunera baliotsuagoak eta eskaera handiagokoak bihurtzen ari dira naturgune horiek.

Ipar eremu osoan landare estalkiak zein aurrealde eta horma berdeak sortzen eta instalatzen aitzindariak gara. Horretarako, ZinCo Cubiertas ecológicas enpresarekin elkartu gara, eta hainbat irtenbide proposatzen ditugu landare hormak egiteko.

LORATEGI BERTIKALAK

LORATEGI BERTIKALAK

GUREAK Zerbitzuak enpresan, espezialistak gara lorategi bertikalak sortzen. Proiektu bakoitzaren baldintza espezifikoetan oinarrituta aukeratzen ditugu diseinuak eta landareak.

Era honetako lorategietan, emaitza iraunkorra eta joritsua izan dadin, funtsezkoa izaten da landareen aukeraketa egokia egitea.

Gehiago Irakurri

APAINKETA

APAINKETA

GUREAK Zerbitzuak enpresan, apainketa zerbitzua eskaintzen dugu, balio estetiko handiko eremuak sortzeko. Geure lorategia dugunez, askotarikoak diren landare ugarirekin lan egiteko aukera izaten dugu beti.

Era horretako guneak diseinatzean eta prestatzean, lehentasuna ematen diegu estetikari eta funtzionaltasunari. Horrenbestez, aintzat hatzen ditugu tokiaren ezaugarriak, eta, hala, landare aukeraketa egokia egiten dugu.

Gune horiek iraunkorrak edo aldi baterakoak izan daitezke. Aldi baterakoak dira, hain zuzen, ekimenetako, azoketako, biltzarretako... dekoratu moduan erabiltzen direnak. Horregatik, ekimenetarako landareak alokatzeko aukera ere eskaintzen dugu.

IRAUPEN GUTXIKO LOREZAINTZA

IRAUPEN GUTXIKO LOREZAINTZA

GUREAK Zerbitzuak enpresan, iraupen gutxiko lorategien diseinuan parte hartzen dugu. Hala, taldeentzako lorategi parte-hartzaileak, elkarreraginezkoak, ekologikoak, iraunkorrak eta harrigarriak sortzen ditugu.

Hiri ingurunean asko landutako proiektuak izaten dira. Helburu didaktikoa izan dezakete, edo besterik gabe, apainketarakoa.

Nola euren estetikagatik, hala daukaten bolumenagatik, bisitari guztien arreta pizten duten lanak izaten dira.

IBILBIDE HAU POSIBLE IZAN DA
BEZEROEK GUREAK ZERBITZUAK ENPRESAN
JARRITAKO KONFIANTZARI ESKER
amethystcustomturquoise
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu