1. Arduradunaren datuak
Informazioaren Sozietatearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, arduraduna identifikatzeko datuak aurkeztuko ditugu jarraian.
Izen soziala: GUREAK LANEAN SA
IFK/IFZ.: A20044590
Egoitza Soziala: Illarra Bidea 4, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroko 1. Sekzioko 290. Liburukiaren 119. Folioko SS 5412 orrian dago izena emanda.
Telefonoa: 943000800
Helbide elektronikoa:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Datuen Babeserako ordezkariaren kontaktua: Luis Ángel González Pérez, Consultores Sayma
2. Jabetza adimenduna
Kode-iturria, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, eta webgune honetako informazioa eta edukiak jabetza adimendunaren eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu GUREAK LANEAN SAren alde, eta ez dago baimenduta webgunea erabat edo partzialki erreproduzitu eta/edo argitaratzea, ezta tratamendu informatikoa egitea, banatzea, hedatzea, moldatzea, transformatzea edo bereiztea, ezta legez titularrari aitortzen zaizkion gainerako eskubideak ere, GUREAK LANEAN SAk aurrez baimena ematen ez badu idatziz. Erabiltzaileak webgune honetan ageri den materiala bere erabilera pertsonal eta pribaturako erabil dezake soilik eta debekatuta dago helburu komertzialetarako edo legez kanpoko jardueretarako erabiltzea. Jabetza adimendunetik eratorritako eskubide guztiak berariaz daude GUREAK LANEAN SArentzat erreserbatuta.
GUREAK LANEAN SAk aurreko baldintzak betetzen direla eta web-orrietako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta erabiltzaileak eskubide horiek hautsi edo betetzen ez baditu, dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.
3. Datu pertsonalen babesa
Bere datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio xehea aurkituko duzu webgune honetako “pribatutasun-politika” sailean.
4. Hirugarrengoen estekak
Webgune honetan Interneteko beste leku batzuetara daramaten estekak edo hiperestekak badaude, GUREAK LANEANek ez du inolako kontrolik izango leku edo eduki horiengan. GUREAK LANEANek ez du inolaz ere erantzukizunik hartuko bere gain beste webgune bateko estekaren baten edukiagatik, ezta horietan ageri den beste edozein edukirengatik ere.
5. Legea eta jurisdikzioa
GUREAK eta erabiltzailearen artean Lege Ohar honen interpretazioari, betekizunari eta baliozkotasunari buruz sor daitezkeen aferak bertako klausulek arautuko dituzte, eta horietan jasota ez dagoena Espainiako legediaren arabera arautuko da, eta aldeak Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira berariaz.
6. Zenbait
A.- GUREAK LANEAN SAk aurretiaz jakinarazi gabe moldatu ahal izango du bere webguneko informazioa, bai eta konfigurazioa eta aurkezpena ere. Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da.
B.- GUREAK LANEAN SAk konpromisoa hartu du bitarteko honen bidez PUBLIZITATE IRUZURTIRIK EZ EGITEKO. Kasu honetan ez da publizitate iruzurtitzat hartuko GUREAK LANEAN SAren webguneko hainbat ataletan egon daitezkeen akats formalak edo numerikoak eta atal horietan ageri den informazioaren osatu gabeko edo okerreko mantenua eta/edo eguneraketa egiteagatik sortu direnak. Atal honetan xedatutakoaren ondorioz, GUREAK LANEAN SAk konpromisoa hartu du akats horien berri izan bezain pronto zuzentzeko.
C.- GUREAK LANEAN SAk konpromisoa hartu du KOMUNIKAZIO KOMERTZIALAK HALA IDENTIFIKATU GABE EZ IGORTZEKO, Informazioaren Sozietateen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Kasu honetan, ez da komunikazio komertzialtzat hartuko erlazioak mantentzeko eta informatzeko, prestakuntza emateko eta berezko beste jarduera batzuk gauzatzeko xedea duen informazio guztia.
D.- GUREAK LANEAN SA enpresak ez du bere gain hartzen webgune honetan sartzeko eta/edo bertan jasotako informazioak erabiltzeko aplika daitekeen edozein arau ez betetzearen erantzukizuna.
E.- GUREAK LANEAN SA ez da izango webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzearen ondorioz sortutako edo gerta daitezkeen kalte eta galeren erantzulea. Webgune honen bitartez hirugarrengoek eskainitako prestazio eta zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen duten estekak eta hipertestuak ez dira GUREAK LANEAN SArenak eta ez daude bere kontrolpean; erakunde hori ez da horietan ageri den informazioaren ezta informazio horrek izan ditzakeen ondorioen ere erantzule egingo.
F.- GUREAK LANEAN SA ez da erakundearen jabetzakoak ez izan arren webgunean ageri diren markako izenen, produktuen izenen eta marka komertzialen legez kanpoko erabileren arduradun egingo. Halaber, ez da webgune honetatik beste webguneetara iristeko esteken edukien osotasunaren, egiazkotasunaren eta legezkotasunaren erantzule egingo.
G.- Azken finean, erabiltzailea da webgune honetan ageri diren zerbitzuen, edukien, esteken eta hipertestuen erabileraren arduradun bakarra.