20 URTETIK GORAKO ESPERIENTZIA DUGU GIPUZKOAKO
KAFETEGI ETA JATETXEETAKO ZERBITZUAN
Gureak Zerbitzuak dibisioan publiko espezifiko bati zuzendutako ostalaritzako establezimenduetan espezializatu gara,
hala nola eremu industrialetako pertsona langileetan edo unibertsitate-eremuko ikasleetan
ESPEZIALIZATUTAKO OSTALARITZAREN KUDEAKETA

Kasu bakoitzean ohiko publikoak eskatzen duen zerbitzuaren mailara egokitzen gara, bai menuen barietateari (self-service, mahaian, plater bakarra...), bai elikagai-zerbitzu osagarriei dagokienez (pintxoak, kafetegia, eramateko platerak...).

Otorduak bertako sukaldeetan presta ditzakegu edo gure sukalde nagusian egindako menuekin osatu, eta establezimendu bakoitzean amaitu prestatzen. Nutrizionisten talde bat dugu leku horretako ohiko bezeroen beharretara egokitutako menuak diseinatzeko. Bezeroen arretarako lantaldeak borobiltzen du gure zerbitzua, ostalaritzara bideratutako gaitasunen aniztasuna erakusten baitute.

amethystcustomturquoise