Berde-guneen neurrirako diseinuan
eta mantentze-lanetan adituak
Espazio berdeak, lorategiak edo terrazak diseinatzeko eta mantentzeko aholkuak ematen ditugu, gure bezeroen behar estetikoetatik eta tokiaren baldintzatzaileetatik abiatuta.
LOREZAINTZA

Gure sail teknikoak lurraldera eta ingurunera ondoen egokitzen diren landare-espezieei buruzko aholkularitza eskaintzen die bezeroei, baita proiektura ondoen egokitu daitezkeen dekorazio-elementuei eta automatismoei buruzkoa ere.

Proiektua diseinatu ondoren, gure lorezaintzako lantalde profesionala arduratuko da laborantzaz eta mantentze-lanez, eta bezero bakoitzaren behar zehatzetara eta erabileretara egokituko da.

PAISAJISMOA, DISEINUA ETA GAUZATZEA

PAISAJISMOA, DISEINUA ETA GAUZATZEA

GUREAK Zerbitzuak dibisioan paisajismoko profesionalen taldea dugu, paisaia errespetatzeko eta baloratzeko ikuspegia duena.

Proiektuak egin eta gauzatzen ditugu, baita berritu ere, eta, gainera, lorategi publikoak eta pribatuak zaindu eta baloratzen ditugu.

Gehiago irakurri

LORATEGIEN MANTENTZE LANAK

LORATEGIEN MANTENTZE LANAK

30 urte baino gehiago daramatzagu Gipuzkoako hainbat udalerritako parke eta lorategiak zaintzen, eta udal lorategien mantentze-lanetan espezializatutako brigadak ditugu. Gainera, zerbitzu espezializatuak eskaintzen dizkiegu partikularrei, hainbat motatako mantentze-lanak behar dituzten berdeguneekin..

Gehiago irakurri

LANDAREEKIN EGINDAKO ESTALKIAK

LANDAREEKIN EGINDAKO ESTALKIAK

Gaur egun, estalki berdeak arkitektura urbanoaren zati oso garrantzitsua dira, jasangarritasuna dela eta.

GUREAK Zerbitzuak dibisioan estalki berde eta igarotzeko moduko guztientzako irtenbide teknikoak eskaintzen ditugu. Estalki horiek hiri-espazio berriak eskaintzen dituzte pertsona guztiek disfrutatu ahal izateko, eta eremu natural horiek geroz eta baliotsuagoak bihurtzen ari dira gure udalerrietan, horrenbestez, geroz eta gehiago eskatzen dituzte.

Gehiago irakurri

LORATEGI BERTIKALA

LORATEGI BERTIKALA

GUREAK Zerbitzuak dibisioak lorezaintzan duen eskarmentuari eta gure zerbitzuak bezero bakoitzari pertsonalizatzeari esker, lorategi bertikaletan espezializatu gara.

Gehiago irakurri

BARNEKO LANDAREENTZAKO GURE HAZTEGIA

BARNEKO LANDAREENTZAKO GURE HAZTEGIA

Gure haztegia dugu eta barrualdeko eta terrazetako landareetan espezializatutako lantaldea dugu. Hala, gure bezeroek kalitatezko produktuak eta azken joerekin bat datozen diseinuak izan ditzakete.

Lekua eta ezaugarriak aztertu aurretik, gure lantalde teknikoak bezero bakoitzarentzako pentsatutako espazioa baloratu eta diseinatuko du. Balio dekoratibo handia dute espazio horiek, eta barnealdeak leku atsegin bihurtzen dituzte.

Gehiago irakurri

amethystcustomturquoise