ESPERIENTZIA HANDIA DUTEN LANTALDE PROFESIONALAK ETA
BEZERO BAKOITZERA EGOKITUTAKO ZERBITZU ANITZEKO IRTENBIDEAK
Garbiketaren sektorean esperientzia handia dugu. Gure zerbitzua gure bezeroen beharretara egokitzen da,
bai instalazio-motari, bai zerbitzuen mailari eta beharrezko mantentze-lanei dagokienez.
MANTENTZE GARBIKETA

MANTENTZE GARBIKETA

GUREAK Zerbitzuak dibisioan eskaintzen dugun garbiketa-zerbitzuen pertsonalizazioa da gure ezaugarria, eta gure bezeroen aldagaiak, sektorea, kokapena eta jarduerak dira gure lanaren plangintza baldintzatzen dutenak.

Gehiago irakurri

KIROL INSTALAZIOETAKO GARBIKETA

KIROL INSTALAZIOETAKO GARBIKETA

GUREAK Zerbitzuak dibisioan kirol-instalazioen garbiketa osoaz arduratzen gara, eta kontu bereziarekin jarduten dugu leku batzuetan, hala nola aldageletan, gimnasioetan, igerilekuetan eta kirol-ekipamenduetan. Hala, erabateko higienea eta desinfekzioa lortzen dugu, instalazioko erabiltzaileen gogobetetzea altua izateko.

Gehiago irakurri

KRISTALEN GARBIKETA

KRISTALEN GARBIKETA

Kristalen garbiketa espezialistek, prestakuntza duten pertsonek, egin beharreko zerbitzua da, eta kristalezko elementuak dituzten fatxaden eta instalazioen askotariko baldintzetara egokitutako materialak eta segurtasun-neurriak behar dira. Kristalen garbiketan espezializatutako lantaldea dugu eta Gipuzkoa osoan eskaintzen du zerbitzua.

Gehiago irakurri

GARBIKETA BEREZIAK

GARBIKETA BEREZIAK

Ohiko mantentze-garbiketez gain, gure bezeroek tratamendu bereziak eskatzen dituzte puntualki, hala nola zolak berritzea, leuntzea eta lantzea, desugertu eta kristalizatzea eta lurzoru gogor eta bigunen tratamendua egitea.

Gehiago irakurri

amethystcustomturquoise