BEZERO BAKOITZAREN NEURRIRA EGINDAKO
ZERBITZUEN KUDEAKETA OSOA DA GURE ESPEZIALIZAZIOA
ZERBITZUEN KUDEAKETA OSOA DA GURE ESPEZIALIZAZIOA
30 urtetik gora daramatzagu garbiketako, lorezaintzako eta elikadurako zerbitzuak eskaintzen lurraldean erreferenteak diren erakundeei eta enpresei.
Etengabe ari gara berritzen eta erakunde bakoitzak bere jarduera nagusian soilik jardun ahal izateko beharrezko konfiantza bermatzen.
Etengabe ari gara berritzen eta erakunde bakoitzak bere jarduera nagusian soilik jardun ahal izateko beharrezko konfiantza bermatzen.
ESPERIENTZIA
KUDEAKETA OSOA
ETENGABEKO BERRIKUNTZA

elikadura
Zure langileentzako otordu-zerbitzua behar duzu? Zure laneko gosariez edo bazkari azkarrez arduratzea nahi duzu? Kafea eta pintxoak izango dituen ekitaldi bat antolatzea pentsatzen ari zara? Orain dela gutxi eraikitako sukalde nagusia dugu, azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoekin hornitua, eta elikaduran eta bezeroentzako zerbitzuan adituak diren profesionalen taldea dugu zure zerbitzuaren arrakasta bermatzeko.
Gehiago irakurri

Garbiketa
Profesionalen taldeek esperientzia handia dute eta bezero bakoitzera egokitutako zerbitzu anitzeko irtenbideak ditugu. Garbiketaren sektorean esperientzia handia dugu. Gure zerbitzua gure bezeroen beharretara egokitzen da. Enpresa edo erakunde bakoitzak behar duen garbiketa eskaintzen dugu.
Gehiago irakurri

Ikuztegia
Kalitate handiko zerbitzua eta akaberarik onenak eskaintzen ditugu. Arropa zaintzen dugu oihalen tratamendu onari esker. 30 urtetik gorako esperientzia dugu, eta lurraldean enpresa liderra gara. 2020an inauguratu genuen Gipuzkoako ikuztegi industrialik handiena, eta ikuztegiak ditugu gure bezeroek behar duten lekuan.
Gehiago irakurri

LOREZAINTZA
Berdeguneak, lorategiak edo terrazak gure bezeroen instalazioen neurrira pentsatu, diseinatu eta mantentzen ditugu.
Gure sail teknikoak lurraldera eta ingurunera gehien egokitzen diren landare-espeziei buruzko aholkularitza eskaintzen du, baita proiektura egokitu daitezkeen dekorazio-elementu eta automatismorik egokienei buruzkoa ere; kanpoko lorategietatik hasi eta landarez egindako estalkietara edo lorategi bertikaletara.
Espazioa diseinatu ondoren, espazio bakoitzeko prestakuntza berezia duten lantaldeak arduratuko dira uneoro beharrezkoak diren mantentze-lanez.
Gehiago irakurri

Vending
Kafea, snackak eta edariak saltzen dituzten makina automatikoak zein bezero bakoitzaren jarduerarako produktu zehatzak. GUREAK Zerbitzuak dibisiotik uste dugu vendinga askotariko instalazioetako langileei eta bisitariei balioa ematen dien zerbitzua dela.
Gehiago irakurri