Otorduak programaren kudeaketa gureaken esku jarraituko du

Donostiako Udalak GUREAK Ostalaritzari esleitu berri dio Otorduak programarako janaria prestatzeko eta banatzeko zerbitzua. Gizarte-bazterketa egoera arriskuan dauden pertsonei eta familiei zuzendutako programa da eta horren bidez, etxera eramateko ontziratutako janaria banatzen da astean bitan Intxaurrondoko Gizarte Zerbitzuen zentroan. Programa, Donostiako udaleko Gizarte Ongizate Sailarekin koordinatuta egiten da, izan ere, sail horrek erabakitzen du nork duen janaria jasotzeko beharra.

Proiektua duela hamar urte hasi zen, krisi ekonomikoaren erdian, GUREAKek eta Zorroaga Fundazioak gaizki pasatzen ari ziren familiak zeudela antzeman zutenean eta horren inguruan elikadura proiektua sustatu zutenean. Horrela, bi erakundeek indarrak batu eta urtean 10.000 bazkari doan banatzen aritu ziren lau urtez.

Epe hori igarota, Donostiako Udalak Enplegu Zentro Bereziei erreserbatutako lizitazio bat atera zuen, eta GUREAKek irabazi zuen. Aurten lizitazioa eguneratu da eta GUREAK esleipendun atera da berriz. Beraz, hurrengo bi urteetan, bi urte gehiago luza daitekeelarik, GUREAK Ostalaritzak urtean 10.000 otordu banatzen jarraituko du Intxaurrondo auzoan.

amethystcustomturquoise