Gureakek testurizatutako elikadura proiektua aurkeztu du silver economy nazioarteko foroan

Elikadura testurizatua da GUREAKek Gipuzkoako sektore soziosanitarioari eskaintzen dion azken elikadura egokitzapena. Elikagaien testura aldatzean datzan teknika honi esker, disfagia duten pertsonen mesederako, elikagaiek egitura segurua eta erakargarria izatea lortzen da.

Gehiago irakurri...

Otorduak programaren kudeaketa gureaken esku jarraituko du

Donostiako Udalak GUREAK Ostalaritzari esleitu berri dio Otorduak programarako janaria prestatzeko eta banatzeko zerbitzua. Gizarte-bazterketa egoera arriskuan dauden pertsonei eta familiei zuzendutako programa da eta horren bidez, etxera eramateko ontziratutako janaria banatzen da astean bitan Intxaurrondoko Gizarte Zerbitzuen zentroan. Programa, Donostiako udaleko Gizarte Ongizate Sailarekin koordinatuta egiten da, izan ere, sail horrek erabakitzen du nork duen janaria jasotzeko beharra.

Gehiago irakurri...

El Confidencialek antolatuko mahainguruan Eroskirekin dugun esperientzia aurkeztu dugu

Jon Ander Arzallus, berrikuntza zuzendariak, El Confidencialek eta Eroskik antolatutako mahainguruan parte hartu zuen. Bertan, desgaitasuna duten pertsonen inklusio eredu honetan gure esperientzia azaldu zuen.

Gehiago irakurri...

Ikuztegi berria Apatta industriagunean

Gureak Zerbitzuakeko Zerbitzuanitzak atalak ikuztegi berria ireki du Ibarrako Apatta industriagunean. Ikuztegi honetan Uliazpiren egoitzetako egoiliarren arropa garbituko da. Uliazpi fundazioko Fraisoro, Careaga eta Zubieta egoitzei ematen die zerbitzua ikuztegi berri honek.

Gehiago irakurri...

Jangela zerbitzua Irizar e-mobilityn

Gureak Ostalaritzak jangela zerbitzua eskainiko du martxan Adunako Irizar e-mobility enpresan. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da, menu osoak (lehenengo, bigarren eta postrea) eta entsaladak eskainiko dituzte. Erabiltzaileen behar nutrizionaletara egokitzen diren menuak eskainiko dira, alergeno ezberdinak kontuan hartuta.

Gehiago irakurri...

"Zerbitzu enpresarik onenaren" saria Gureakentzat

Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako XXXI. Enpresa sarietan Gureakek "Zerbitzu enpresarik onenaren" saria irabazi du. Zorionak zerbitzurik onena eskaintzen diharduzuen guztiei!

Gehiago irakurri...

Gureak Ostalaritzak testurizatutako elikagaien eskaintza aurkeztu du Merkatuan Prest jardunaldian

Gureak Zerbitzuakek testurizatutako elikagaien eskaintzan aurkeztu du Adinberrik antolatutako Merkatuan Prest jardunaldian.

Gehiago irakurri...

Gureak Ostalaritzak catering zerbitzuak eskaini ditu kirol ekitaldietan

Gureak Ostalaritzak catering-zerbitzuak eskaini ditu hainbat ekitalditan. Udaberri-uda honetan lurraldean erreferentzia duten hainbat kirol-ekitaldi izan dira Donostian, eta Gureak Ostalaritzak bezero bakoitzaren beharretara egokitutako catering-zerbitzuak eskaini ditu.

Gehiago irakurri...
amethystcustomturquoise