BEZERO BAKOITZAREN BEHARRETARA EGOKITUTAKO ZERBITZUAK
ETA INKLUSIOAREN ALDE EGITEN DUTEN ERAKUNDEAK
ERREFERENTZIAK
NEURRIRA EGINDAKO ZERBITZUEN KUDEAKETA OSOA
KONTRASTATUTAKO ESPERIENTZIA
Gipuzkoan erreferente diren erakundeekin 30 urte baino gehiago daramatzagu lanean, eta zerbitzu profesionalak garatzeko dugun gaitasuna bermatzen dute, merkatu berrietan inbertitzeko gaitasuna eta apustu bateratua eginez.
ERREFERENTZIAK
ETENGABEKO BERRIKUNTZA
Neurrira egindako zerbitzuak eskaintzea, errealitate berriak ulertzea eta etengabe egokitzea. Gure bezeroen bazkide gisa lankidetzan aritzeak proaktibo izatera eraman gaitu, eta etengabe inbertitzen dugu produktuetan, prozesuetan eta zerbitzu pertsonalizatuetan.
BERRIAK
BALIO SOZIAL ERANTSIA
Elkarrekin lan eginez desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen ditugu, inklusioaren alde egiten dugun apustua ikusarazten dugu eta Gipuzkoako Garapen Helburuak lortzeko aurrera egiten dugu.
NOR GARA

Zerbitzu Enpresa saria 2023

Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak antolatutako XXXI. sarietan Gureakek "Zerbitzu enpresa onenaren" saria eskuratu du, esperientzia eta zerbitzuaren kalitatea errekonozitu dute.
AZKEN BERRIAK
-
Gureakek testurizatutako elikadura proiektua aurkeztu du silver economy nazioarteko foroan
Elikadura testurizatua da GUREAKek Gipuzkoako sektore soziosanitarioari eskaintzen dion azken elikadura egokitzapena. Elikagaien testura aldatzean datzan teknika honi esker, disfagia duten pertsonen mesederako, elikagaiek egitura segurua eta erakargarria izatea lortzen da.
Gehiago irakurri... -
Otorduak programaren kudeaketa gureaken esku jarraituko du
Donostiako Udalak GUREAK Ostalaritzari esleitu berri dio Otorduak programarako janaria prestatzeko eta banatzeko zerbitzua. Gizarte-bazterketa egoera arriskuan dauden pertsonei eta familiei zuzendutako programa da eta horren bidez, etxera eramateko ontziratutako janaria banatzen da astean bitan Intxaurrondoko Gizarte Zerbitzuen zentroan. Programa, Donostiako udaleko Gizarte Ongizate Sailarekin koordinatuta egiten da, izan ere, sail horrek erabakitzen du nork duen janaria jasotzeko beharra.
Gehiago irakurri... -
Ikuztegi berria Apatta industriagunean
Gureak Zerbitzuakeko Zerbitzuanitzak atalak ikuztegi berria ireki du Ibarrako Apatta industriagunean. Ikuztegi honetan Uliazpiren egoitzetako egoiliarren arropa garbituko da. Uliazpi fundazioko Fraisoro, Careaga eta Zubieta egoitzei ematen die zerbitzua ikuztegi berri honek.
Gehiago irakurri...