ERRONKA HANDIEK
OSOKO IRTENBIDEAK BEHAR DITUZTE
OSOKO IRTENBIDEAK BEHAR DITUZTE
Gureak Zerbitzuak enpresaren oinarriak:
Eskatu zure zerbitzu guztiak hornitzaile bakarrari.
40 urtetik gorako ibilbidea egin dugu eta bezero handien bermea jaso dugu; horregatik, zure negozioaren garapenerako neurri-neurrira egindako irtenbidea gara. Inbertsiorako ahalmena dugu, bai eta merkatu berrietan apustu bateratua egitekoa ere.
Profesionaltasuna da gure etxeko marka, eta uste oso hori, hain zuzen, gure jarduera guztietan ahalik eta kalitate handiena eskaintzeko bokazio bihurtu zaigu.
Neurri-neurrira egindako zerbitzuak eskaintzea, errealitate berriak ulertzea eta etengabe egokitzen joatea. Beti gure bezeroen eskutik joan garenez, proaktiboak gara, eta produktu berrietan zein lan prozesu berrietan inbertitzeko joera geureganatu dugu.
GUREAK Zerbitzuak enpresan, zure negozioan laguntzeaz gainera, bezero zein proiektu berri bakoitzeko lanpostuak sortzen ditugu.

DET NORSKE VERITAS GERMANISCHER LLOYD
Kudeaketan dugun bikaintasuna da, hain zuzen, gure balioetako bat. Horregatik, kanpoko egiaztatzaile batek ziurtagiria eman die gure jarduera gehienei, kalitateari, ingurumenari eta prebentzioari dagokienez.